La Gotina

Proiektu pertsonala | 2021

La Gotina, herrian pasatzen genituen uda horien oroitzapena da, non bazkalostean eta siesta egin aurretik kafe egin berriaren usaina zegoen. Batek harrikoa xaboitu eta beste batek aklaratzen zuten bitartean La 1-ko albistegiaren sintoniarekin batera kafea hartzen zen eta nire amonak beti pattar gotina bat botatzen zion «pa’ darle alegría». Gotina, baina ez gotita, Salamancan horrela esaten baita. Eta nik botila bat egin nion onena delako.

Proiektu pertsonal hau denbora-tarte libreetan sortu nuen 2019 eta 2021 urteen artean. Etiketaren testua nire amona Agripinak idatzi zuen eta zorrotxoa eskuz josita dago, ahal izan nuen moduan, etxe zaharreko sukaldeko kortinen oihal mota berarekin. 

Argazkiak: The Badass Project | June Martin

Nola lagun zaitzaket zure proiektuarekin?

GEHIAGO JAKIN NAHI DUT