Zure marka sortu nahi baduzu edo aldaketaren bat behar duela uste baduzu, zure proiektua martxan jartzen lagunduko dizut.

Diseinatzaile grafikoa, marken garapenean eta inguratzen dituen oron aditua.

Marka batek bere osotasunean zentzua izan dezan definitzen duen guztia da Branding-a. Bakar gisa hauteman dadin eta hura osatzen duten pieza guztien artean koherentzia egon dadin, estrategia bat behar da, naming-etik ikus identitatera edo komunikazio-tonura bitartekoa.

Zure markak zure negozioaren balioak adierazi eta transmititu behar ditu; beraz, zure proiektuak eragina izatea nahi baduzu, logotipo polit bat baino zerbait gehiago behar duzu.

Zure markarentzat izen bat sortzearen garrantzia funtsezkoa da, haren mende baitago hura gogoratu, identifikatu eta bereiztea. Besteak beste, soinuduna, sinplea, oroigarria, koherentea edo ahoskagarria izan behar du.

Ontziak produktua babesten du hari buruzko informazioa emateaz gain, baina esan egia; diseinu erakargarri batek zehaztuko du produktu hori erosiko duzun ala ez. Zure markaren nortasuna islatzen duen ontziak balio erantsia ematen dio erosketa-esperientziari, eta horrek besteengandik diferentziatuko du.