Ohiko galdera batzuk

Marka bat garatzean, haren kalitatea ematen zaion denboraren eta mimoaren araberakoa da. Proiektu batean murgiltzen naizenean bai bezeroak eta bai nik gozatzen dugun prozesu bat izan dadin saiatzen naiz. Normalean, marka baten garapen osoak 8 aste inguru irauten du, nahiz eta eskaeraren edo beharren eta inguruabarren arabera gehiago edo gutxiago iraun dezakeen.

Aurrekontua onartutakoan, lehen ordainketarekin batera proiektuaren hasiera adieraziko duen kontratua sinatuko dugu.

  1. Ikerketa. Horretarako, zure laguntza funtsezkoa da, eta zure negozioari buruzko galdera batzuk egingo dizkizut. Hartu behar duzun denbora, zure erantzunak izango baitira briefing-a egiteko oinarria, eta horren arabera hasiko gara guztia eraikitzen.
  2. Ideiak: Zure negozioaren helburuak eta beharrak ezagutu ondoren, erreferentziak bilduko ditut (moodboard) proiekturako estilo bisual aproposena bilatzeko, eta, zure onespenarekin, diseinatzen hasiko naiz.
  3. Sorkuntza: Briefing-a gidatzat hartuta, logotipoarentzako proposamenak (2) egingo ditut, markarekin bat datozen tipografiak eta kolore-paleta aukeratuz. Proiektuaren aurrerapenak balioztatzeko saio bateratuekin, diseinua findu eta azken proposamenera iritsiko naiz.
  4. Azkenik, nortasun korporatiboaren eskuliburu bat sortuko dut, zure marka nola eta noiz aplikatu behar den jakin dezazun.
  5. Proiektuak hala eskatzen badu, markaren aplikazioen diseinuekin jarraituko dut: papergintza korporatiboa, bisita-txartelak, sare sozialetarako txantiloiak, etab.

Briefing-a proiektu baten alderdi garrantzitsuenak azaltzen eta biltzen dituen dokumentua da. Funtsezko tresna da bezeroa, haren marka, negozioa eta beharrak zehatz-mehatz ezagutzeko. Esan dezagun briefing-a izango dela proiektua norabide egokian bideratzen lagunduko didan lan-gida.

Logotipoa zure markaren zati bat besterik ez da, zure bezeroek ikusten duten zati bisuala. Jakina, logotipoa sortzea funtsezkoa da ikusizko identitatea eraikitzeko, baina marka ikuspegi orokorrago batetik lantzen saiatzen naiz, zure markaren komunikazio ona indartzen duten gainerako elementuak gabe logotipo soil bat diseinatzeak ez baitu zentzurik.

Arazorik gabe! Zure marka aztertuko dut, honen komunikazio onerako zein irtenbide grafiko diren egokienak ikusteko. Denetarik egin daiteke: papergintza korporatiboa, flyerrak, sare sozialetarako diseinuak, katalogoak, liburuxkak… Kontatu zer behar duzun.

Kontratuak gure arteko elkarlanaren hasiera adieraziko du. Aste batzuk emango ditut zure proiektuan lanean; beraz, zure aldetik konpromisoa behar dut. Guztiontzako asegurua izateaz gain, modu profesional eta legalean lan egitea gustatzen zait.

Zenbatekoaren arabera, ordainketa bi zatitan egin daiteke % 50 -% 50 edo % 30 – % 70, hasi aurretik eta azken entrega baino lehen. Gai honi buruzko galderarik baduzu, galdetu lasai, hitz egin dezakegu!

Enkargu bakoitza desberdina da, eta helburuek eta beharrek, bezeroaren aurrekontuarekin batera, proiektuaren irismena zehaztuko dute. Kontaktua atalean, galdeketa bat duzu behar duzunari egokitzen zaion aurrekontua prestatu ahal izateko. Galdetu beldurrik gabe!

On line komunikazioari esker, denbora aprobetxatu eta aurreztu dezakegu. Posta elektronikoaren eta bideo-deien bidez komunikatuko gara. Ondo iruditzen bazaizu, bilera-egunak eta saio-egunak markatuko ditugu egutegian, prozesuko atal bakoitzaren hasieran eta amaieran, faseak baliozkotzen joateko. Beharrezkoa denean bilera presentzialak egingo ditugu. Gai honi buruzko galderarik baduzu, galdetu lasai, hitz egin dezakegu!