Galeguesa 

Galeguesa | 2023

Atzerrian hainbat urte eman ondoren, Robertok bere jaioterrira, Galizara itzultzea erabaki zuen modu tradizionalago batean bizitzeko, naturarekin harremanetan. Celanovako mendi bateko lursail bat, karabana bat eta behiak erosi zituen eta, esperientzia gabe baina gogo eta ausardia handiz, abeltzain-jarduerari ekin zion. 20 urte pasa dira orduztik. 

Roberto hanburgesak artisau-erara ekoizten hasi zen produzitzen zuen haragiarekin, kalitate handiko produktua eskainiz. Egun batean, gizon batek esan zion “Hau ez da hanburgesa bat, hau Galeguesa bat da”, eta hor hasi zen guztia.

“Galeguesa” supermerkatuetan merkaturatzearen ondorioz, markaren balioak transmititzen zituen packaging bat diseinatzearen beharra sortu zen: Galizako mendietan modu jasangarrian produzitutako premium produktu. 

Packaging-aren diseinua, produktuaz gain, Galeguesa produzitzen den ingurune ederra azaltzen du. Produktuari berari erregerentzia egiten dioten zirkuluen gainjartzeari esker, bertako paisaia tipikoa sortzen da: outeiroak.

Nola lagun zaitzaket zure proiektuarekin?

GEHIAGO JAKIN NAHI DUT