Standard Series 

junemartin x Bidassoa Basque Brewery | 2022

Standard Series Irungo Bidassoa Basque Brewery garagardo artisau fabrikako Standard garagardoei eskainitako poster-bilduma da.

Erakusketa prestatzen hasi nintzenean, ez nekien zer egin, baina argi nuen tokiarekin eta produktuarekin zerikusia duen zerbait egin nahi nuela. Bidassoako garagardoei buruz ikertzen hasi nintzen, eta atentzioa eman zidan haien zaporeak deskribatzeko modua, nota bakoitza banakatuz. Nire lan egiteko moduarekin harremana ikusi nuen, nire lan prozesuan beti egiten baitut jatorrira itzultzeko ariketa, hortik aurrera berriz eraikitzeko eta ideia ona iruditu zitzaidan zapore horiek guztiak bisualki irudikatzea.

Horretarako, literalak ez izan arren, kulturalki gauza eta kontzeptu zehatzekin erlazionatzen ditugun zenbait forma sortu nituen. Zirkuluerdiak adibidez, zitrikoak (limoiak, laranjak…) irudikatzeko edo pinuentzako triangeluak. Horrela, forma sinple baina hautemangarrietatik abiatuta, kolore desberdinak gehitu nizkien ilustrazio bakoitza, denak antzekoak izan arren, bakarrak izan zitezen.

Poster bakoitzak garagardoaren deskribapena du goiko aldean.

Bidassoa Basque Brewery -rentzat egindako erakusketa.

Nola lagun zaitzaket zure proiektuarekin?

GEHIAGO JAKIN NAHI DUT