Chroma

Chroma, play the music | 2023

Chroma koloreetan oinarritutako musika-hizkuntza bat da. Solfeorik jakin gabe partiturak erraz irakurtzen ikasteko metodologia.

Miguel zeharkako flauta jotzen ikasten hasi zenean, musika-hizkuntzaren oztopoarekin topatu zen eta musika-tresnarekin berak nahi zuen erritmoan aurrera egin ahal izateko, notak izendatzeko kolore-kode bat asmatu zuen.

Proiektuaren izenak lengoaia honen bi ideia nagusiak batzen ditu: kolorea eta musika. Chroma /ˈkrəʊmə/: Purity or intensity of colour.

Eskala kromatikoa musika eskala mota bat da, mendebaldeko musika eskalaren hamabi tonoerdiak barnean dituena. Nota bakoitza, ondoan dituenetatik, gorantz eta beherantz, tono erdi batek banatzen du.

Lengoaia moderno eta alternatibo honen oinarria hizkuntza tradizionala da; beraz, markaren ikus identitatea bi kontzeptu horiek lotzean oinarritzen da.

Chroma proiekturako aukeratutako gama Miguelen partituretan erabiltzen den kolore-paletan oinarritzen da, non kolore bakoitzak eskalako nota bat irudikatzen duen, do-tik si-ra.

Jatorrizko koloreei ñabardura serioagoa eta lasaiagoa emanez, itxura helduagoa lortzen dugu.

Nola lagun zaitzaket zure proiektuarekin?

GEHIAGO JAKIN NAHI DUT