Epitypephio

Futura Typeface | 2017

Epitafio izena, latinezko epitaphium hitzetik dator (epi eta taphos), hau da, hilobi baten gaineko inskripzioa.

Ariketaren helburua hildako tipografo baten obra biziari omenaldia egitea da. Tipografia bateko hizki bat aukeratuz eta karaktere horretarako packaging ergonomiko bat sortuz.

Futura 1927. urtean Paul Renner diseinatzaile alemanak sorturiko tipografia modernoa da, XX. Mendearen erdialdean asko erabili zena. 

Oinarri arrazionalistadun tipografia da Futura, serifarik gabekoa non Bauhaus (1919-1933) estetikaren eragina antzeman daitekeen, zirkulua, karratua eta triangelua forma geometrikoetan oinarritzen baita. 

Aukeratutako hizkia Q izan da; izan ere, bertan lehen aipatutako hiru formak aurkitu ditzakegu eta tipografia sortzeko erabilitako oinarri eta esentzia azalerazten du. 

Packaging design Graduondokoan (BAU) Lo Siento Studio-ak zuzendutako proiektua . 2019ko martxoan Thypethursdaybcn-k hautatutako proiektua.

Nola lagun zaitzaket zure proiektuarekin?

GEHIAGO JAKIN NAHI DUT