Raizabal

Raizabal | 2020

Raizabal 1908tik Bergaran dagoen familia-gozotegia da. Azken urteetan, negozioa handitu du gourmet produktuen atal batekin, eta, horrekin batera, bere irudia birdiseinatu behar izan du. Kontzeptua hasieratik izan zen argia; ukitu modernoagoa emango zitzaionez, tradizioak presente egon behar zuen. Bai logotipoarentzat baita kolore korporatiboak aukeratzeko ere, Bergarako gozo tipiko eta adierazgarrienak hartu dira abiapuntutzat, erreileno eta tostoiak.

Logotipoan marratxo laranja bat agertzen da, erreilenoen erdialdeari erreferentzia eginez. Logotipoa, gehienetan, bertsio positiboan agertuko da hondo marroiaren gainean, tostoiak errepresentatzen dituen kolorea baita hau.

Era berean, moka koloretako gama kromatikoa sortu da, negozioaren gaiari keinu bat eginez, batez ere sare sozialetarako grafikoetan erabiliko dena.

Packaging-erako, naturala eta artisau-lana gogorarazten duten materialekin jolasten da; adibidez, kraft papera, logotipoa ageri den itsasgarriekin pertsonalizatuko diren kaxa eta poltsetarako erabiliko dena.

Lehenago aipatutako gozoen irudi linealak ere sortu dira, ontzien edizio berezienetarako.

Nola lagun zaitzaket zure proiektuarekin?

GEHIAGO JAKIN NAHI DUT