Gaur8

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua | 2023

Gaur8 lantaldeak antolatutako deialdiarentzat kartelaren sorrera. Lantalde hau EGK, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren Berdintasun arloko diskurtsoak sortzen dituen neska gaztez osaturiko espazioa da.

Irudiak espazio honen zeregina irudikatu behar zuen alde batetik eta kartelaren helburua bestetik, non lantaldea handitzeko deialdia egiten den. Horregatik bokadiloaren baliabide grafikoa erabili da diskurtsoaren kontzeptua adierazteko, baita elkarrizketa eta bozgorailuarena ere. Gainera, zirkulu biak 8 zenbakiaren forma osatuz kokatu dira lantaldearen beraren izenari keinua eginez.

Kartelarekin batera deialdia komunikatzeko euskarri desberdinetarako egokitzapenak diseinatu dira.

Nola lagun zaitzaket zure proiektuarekin?

GEHIAGO JAKIN NAHI DUT