Zinema eta Zientzia

Euskadiko Filmategia | 2021

Euskadiko Filmategiak antolatutako Zinema eta Zientzia zikloaren laugarren ediziorako irudi grafikoa. Edizioaren protagonista Radioactive da, Marjane Satrapik zuzendutako Marie Curie zientzialari poloniarrari buruzko film biografikoa.

Grafika sortzeko, alde batetik, filmaren jatorrizko posterra hartzen da kontuan, eta, bestetik, zuzendariaren beraren marrazaketa-estiloa. Izan ere, Satrapi, Persepolis eleberri grafikoagatik da ezaguna, non bere bizitza kontatzen duen zuri-beltzeko marrazkien bidez.

Posterraren interpretazio bat egin da, hondo beltzean Marie Curieren silueta txuria agertzen den irudia sortuz. Gainera, erradioaktibitatearen kontzeptua testurako kolore berde fluorra erabiltzeari esker nabarmedu da, zinemaren munduari erreferentzia egiten dion film-zintarako ere erabili dena. 

The Niu-n egindako proiektua.

Nola lagun zaitzaket zure proiektuarekin?

GEHIAGO JAKIN NAHI DUT