Hiruki

Hiruki Concept Store | 2022

Hiruki, gizartea eta ingurumena errespetatzen dituzten marken alde egiten duen Lekeitioko concept store bat da.

Lehentasuna ematen dio kalitateari, marken atzean dagoen guztia kontuan hartuz: nork eta non ekoizten duen produktu bakoitza, ekoizpen-metodoak, markaren filosofia, izaera soziala etab.

Denda txiki honek beste modu batera kontsumitzeko aukera ematen du: arduratsua eta kontzientea. Nahiak tratu hurbila eta familiarra, aholkularitza pertsonalizatua eta Lekeitio bezain txikia den herri batean aurkitzea espero ez den kalitate handiko hainbat marka eskaintzen ditu.

Duela 5 urte sortu zen proiektu hau, eta Hiruki marka birdiseinatzeko helburu nagusia haren bilakaera eta hazkundea islatzea da. Urte hauetan lortu duen heldutasuna transmititu nahi izan da, kalitatearen eta errespetuaren aldeko apustua egiten duen tokiko proiektu txikiaren funtsa alde batera utzi gabe.

Nola lagun zaitzaket zure proiektuarekin?

GEHIAGO JAKIN NAHI DUT