Etxeko giltza moreak

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua | 2022

Etxebizitzarako sarbidean dagoen genero arrakalaren inguruan egingo den topaketa irudikatuko duen kartelaren sorrera. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak San Telmo Museoan antolatutako ekitaldia.

Badakizu EAEn emakume gazte batek emantzipatzeko bere soldataren %13 gehiago bideratu behar duela errentaren ordainketara gizon gazte batek baino? Eta hala ere emakume gazteen emantzipazio tasa (%22) handiagoa dela gizon gazteena (%14) baino?

Zein mekanismo daude honen atzean? Zer eragin du honek emakume gazteek emantzipatzeko egiten dituzten aukeretan? Bikotekidearekin, familia hala beste pertsona batzuekin loturak, mendekotasunak eta zorpetze egoera handiagoak bizi al dituzte emakumeek etxebizitzarako sarbidean?

Labirintoa. Kontzeptu hau hartu da ardatz gisa, emantzipatzeko zailtasuna edo egin behar den oztopoz betetako bidea irudikatzeko.

Kartelarekin batera hainbat irudi sortu dira ekitaldia sare sozialetan zabaltzeko.

Nola lagun zaitzaket zure proiektuarekin?

GEHIAGO JAKIN NAHI DUT